XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakin omen zuan Julian konteak Florindatxo bere alaba Errodrigo Erregearekin naasirik zebillela..., ta, gorrotoz sutan, Zeuta'tik Toledo'ra etorri, eta berekin eraman omen zuan neska.

Españi'n, bitizatarrekin jarri omen zan izketan; eta Afrika'n, Muza Marok'eko Jaurle musulmanarekin, alabari egindako iraiña Errodrigo'ri larrutik ordaiñerazi naiez.

Julian kontea, noski, aita maitekorra izakita, ez bide zitzaion gogora etorri ere, egiazko erruduna, bere alaba izan zitekeanik.

(Beste kondaira batek, bitizatarrak izan zirala, esaten du, Zeuta'ra joan ziranak, eta an Julian'ekin izketan asi.

Onek, aiekin bat egiñik, Muza'ri eta Tarik'eri, Españi errez artu zezaketela sinisterazi omen zien eta, esaten ziena egiztatzeko, baituran bere alabak eman omen zizkien bi buruzagi musulman aiei.

Dirudianez, alaba bat baiño geiago bai bait zuan Julian konte bizantziotarrak).

Españi'ra itzulita Galietako Frankiarrekin ere asi omen zan mintzaketan, aiek ere Españi'ri ekin zezaioten.

¿Zeren billa ote zebillen jardunkera orren bitartez?

¿Errodrigo bere gudarozte osoarekin, Frankiarren erasoari erantzuteko Auñamendietara eraman nai ote zuan, egoan mauroek bidea yare auriki zezaten?

ala Frankiarrek iparretik, eta egotik mauritarrek, erasotzen ziotela, soilki Errodrigo'ren ondamena nai ote zuan?

Ez digu, ortaz, Tude'ko Lukas'ek deus esaten.

Esaten digu, ordea, ordurako asia zala Toledo'n bertan erregea txorabiatzen.

Españi-barruan bere nagusitza batere arriskurik gabe ziur zegoala-ta, gudarozte guzia Galietara eta Afrika'ra bidali bearko zuala, maxiatzen omen zion belarrira.

Frankiarrekin eta Musulmanei batera gudan asten ba'zan, Errodrigo'ren ondamena ziurra izanen zalaren ustean ¿ Tude'koak ez digu, berriro ere, ezer esango, bai ordea erregeak sinistu ziola eta, ondorioz, erreiñuan aurki zitezkean izkillu eta zaldi bizkor oro, jabeei indarrez kenduta, Afrika'runtz edo Galietaruntz bidaltzeko agindua eman zuala:

Tale unc ad hoc Rodericus Rex dedit edictum ut ubicumque arma invenirentur vel equi fortissimi, violenter dominis auferrentur et in Africam vel in Galias mitterentur.

Bereala jakiñerazi omen zion Muza'ri, azkar ibiltzen ba'zan, ez zuala Españi'n garrantzizko gudarozterik aurrean izango;

eta ala ausartu omen zan Muza jaurle musulmana Españi'ko lurretara, Tarik buruzagiaren esanera gudarozte aski txiki bat bidaltzera.

Ez al da politta?

Baiñan, onoizkero oartu zera noski, guzti orrek kondaira utsaren itxura geiago duala edestiarena baiño.

Aregeiago, ¿ez al dituzu kondaira ortan eleberri baten aztarna guztiak ikusten?.

Egiazkoa izan daiteke, eta ala izanen da seguruaski, Errodrigo'ren aurkako bitizatarren etsaigoa, baiñan bitizatar oiek ez zuten sekulan indar aundiegirik izan, ez ziran beiñere erreiñua arriskuan ipintzeko gauza izan, eztare kaleetan zalaparta edo matxinada txiki bat sortuerazteko.

Aregutxiago Erreiñuko gudarozte sendoa iraultzara eramateko edo bi zatitan puskatzeko.

Baiñan naitanaiezkoa zuten Asturietako Bisigotek Errodrigo'ren izena zuritu bearra, eta parragarria ere gertatzen zan, errege aren porrot orokorra ulerterreza biurtzeko, porrot arentzat errudun bat aurkitzea;

eta naitanaiezkoa gertatzen zitzaien, baitare, ondamen osoaren errua bitizatarrei bota bear izatea.

Zergaitik?

Pelayo Asturietako lenen errege Bisigota, Errodrigo'ren illoba zalako!

Ez dute ba Españi'ko edestilarien aburuek oiñarri ziurragorik: Edestiaren aldetik indar sendoegirik ez duten kondairaxoak.

Alako zilipurdi lotsagarri baten zio utsa izateko baliorik aski ez duan bi erregesendien arteko, ots errodrigotarren eta bitizatarren arteko aierkundea, eta ipuiak, eleberri kaxkar bat eratzeko ere apika gai egoki izan daitezkean ipuiak.